Joseba Zinkunegi da Garzonen aginduz atxilotutako ezker abertzaleko 14 buruzagietako bat

elgoibarren.net 2008ko otsailaren 11

Elgoibarren bizi den eibartarra, Joseba Zinkunegi atxilotu du bart Espainiako Poliziak Baltasar Garzon epailearen aginduz. Ez da atxiloketa bakarra izan, Batasuneko, EHAK-o eta EAE-ANVko 14 kide ere atxilotu dituzte. Batasunaren Mahai Nazionala berregiteko ahaleginean aritzea, eta, ondorioz, "erakunde terroristako" kide edo laguntzaile izatea leporatzen die epaileak.


 
Honako hauek dira atxilotu dituzten 13 lagunak:

-Karmelo Landa.
-Sonia Jacinto.
-Jesus Mari Agirre.
-Aitor Arantzabal.
-Mikel Etxaburu.
-Eusebio Lasa.
-Peio Xabier Galvez.
-Mikel Garaiondo.
-Joseba Zinkunegi.
-Josetxo Ibazeta.
-Iñigo Balda.
-Txema Jurado.
-Karmele Aierbe.
 
    Joseba Zinkunegi: Kazetaria eta Batasunaren komunikazio taldean lan egin izan du. 2005eko irailetik Batasunaren aurkako auzian inputatuta dute. (iturria: berria.info)
 
Iturriak: