Debabarreneko Nagusien Kontseiluak Mendaroko Ospitalak emandako datu ofizialak (urriaren 31ra artekoak) aztertu, ondorioak atera eta zabaldu egin ditu.
Operatu ahal izateko itxarondenborak
Eusko Jaurlaritzak 2006ko irailean onartu zuen dekretuak arautzen du operatu ahal izateko itxaron beharreko gehienezko epe-muga.
- 90 egun bihotzeko kirurgiarako
- 30 egun onkologia kirurgiarako
- 180 egun gainerako operazioetarako
- Zailtasun gutxiko operazio zenbait epe-muga hauetatik kanpo daude
* Epe-muga hauek gaindituz gero, pazienteek osasun-zentro pribatu batean, kosturik gabe, operatuak izateko eskubidea dute dekretuaren arabera. Mendaroko Ospitalean inork ez du aukera honetaz baliatu beharrik izan.
Mediku espezialistarako itxarondenbora
- Debabarrenako pazienteek mediku espezialistarekin kontsulta egin nahi badute, 30 egunen azpitik itxaron behar dute, batez beste. Neurologia espezialistarengana joateko bakarrik itxaron behar da hilabetetik gora, batez beste.
- Anbulatorioan, berriz, kirurgia, kardiologia eta traumatologia dira, ozta-ozta, hilabetetik gorako itxaroaldiak dituztenak.
- Orotara, mediku espezialistarengana joateko batez besteko itxaronaldia Osakidetza sareko batez bestekoaren parekoa da.

∞ Lotura duten albisteak:
- Ospitaleratzeak gora Mendaroko Ospitalean; iaz baino 1.200 gehiago (2007-04-16 elgoibarren.net)