'Nahaste Borraste', gaur, 19:00etatik aurrera

elgoibarren.net 2007ko ekainaren 29a

Elgoibartarrok triatloia ulertzeko dugun modu bitxia da Nahaste Borraste. Bizikleta gainean, antxintxika eta 25 kiloko areazko zakua bizkar gainean eramaten trebeenak irabaziko du. Gaur (ekainak 29), 19:00etatik aurrera, Plaza Handitik hasita. Iazko irabazlea David Conde izan zen.


Ibilbidea:
Bizikletan (7 km.)
Hareazko zakua lepoan hartuta (400 metro)
Antxintxika (2,5 km.)

Errekorra*: Martin Dominguez (18 minutu eta 35 segundu)
*Egungo ibilbidea kontutan hartuta
Azken irabazleak:
2006: David Conde eta Amaia Revert
2005: Jose Felix Iglesias eta Ainhoa Lendinez

Izena emateko:
Kimetz elkartean eman daiteke izena (943 74 07 37) edo proba hasi baino ordu erdi lehenago Plaza Handian.
 

1706641651457 'Nahaste Borraste', gaur, 19:00etatik aurrera

 
ARGAZKIAK: