Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kunka! Antzerki taldeko 3 aktoreek kale antzerki bitxia egin dute gaur goizean gure herriko kaleetan zehar, herritarrengan ezustea eta harridura sortuz. Euren asmoa, barixaku honetan (ekainak 29) Herriko Antzokian eskainiko duten antzezlana iragartzea. “Meando fuera del tiesto!” izeneko umorezko antzezlana eskainiko dute Gorka Aginagalde, Josean de Miguel eta Eloi Beato aktoreek.