Hauteslekuetan aldaketak eta berrikuntzak daude

elgoibarren.net 2007ko maiatzaren 24a

Domeka honetan, maiatzaren 27an, Udal eta Batzar Orokorretarako Hauteskundeetan botoa ematera joaten diren elgoibartarrek aldaketak eta berrikuntzak igarriko dituzte hautesleku batzuetan.

 
 
 
 
Honako hauek dira aldaketarik garrantzitsuenak:
  • Plaza Txikian bozkatzen zuten elgoibartarrek -1 (A eta B), 2 (A eta B), 3 (A eta B) sailetakoek- Kultur Etxean emango dute botoa aurten.
  • Aiastia (San Migel) eta Idotorbe (San Pedro) bailaretako bizilagunek (9 B sailekoek) Santa Klarako eskolaurrean bozkatzen zuten orain arte, eta hauek ere, Kultur Etxean eman beharko dute botoa.
  • 10. zenbakidun sail berria sortu da 2 mahairekin (A eta B). Urruzuno, Salobente-Ermuaran eta Azkue (San Roke) bailarako bizilagunek eta Basarte eta Erretxindi auzokoek Makina Erreminta Institutuko (IMH) kafetegian jarriko duten hauteskunde mahaian eman beharko dute botoa.
  Ikus hemen: Hautesleku guztiak
 
Zenbait DATU:
Boto eskubidea duten elgoibartarrak: 9.041 
Bozkatzeko ordutegi: 9:00etatik 20:00etara