Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hezkuntzako gehiengo sindikalak deituta, greba eguna da gaur (maiatzak 15) Gipuzkoako
ikastetxe publikoetan; baita Elgoibarko Herri Eskola, IMH eta Elgoibar BH Institutuan
ere. Sindikatuek irakaskuntza publiko ez unibertsitarioaren sektorearen
"alde" eta Eusko Jaurlaritzaren jarreraren "aurka" deitu dute
greba. Eskakizunak: lan baldintzak hobetzeak, 55 urtetik gorako langileen
lan-egunak murriztea, eta ordezkapen beharrizanei aurre egiteko neurriak
bilatzea, besteak beste.
Iazko azaroaren 21ean egin zuten
moduan greba eguna egiten dihardute ikastetxe publikoetan.
ELA, UGT, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek esandakoaren arabera, Gipuzkoako
irakaskuntza publikoan egiten ari diren grebak, orain arte, %65eko jarraipena
izan du.