Elgoibarko eta Mendaroko GIDA KOMERTZIALA, paperean eta sarean

elgoibarren.net 2007ko maiatzaren 11

2007ko Elgoibarko eta Mendaroko Gida Komertziala BARREN astekariarekin batera jasoko duzue gaur (maiatzak 11) zuon etxeetan. Baina oraingoan Gida ez da paperean bakarrik egongo, www.elgoibarren.net-en ere eskegi dugu bi herriotako Gida Komertziala. Elgoibar eta Mendaroko dendak, enpresak, lanbideak eta elkarteak bildu ditugu bertan (856, guztira).  


 

  Berrikuntzak

On-line jarri dugun edizioaz aparte, beste berrikuntza batzuk ere badauzka aurtengo gidak: 
•Orrialde guztiak koloretan argitaratu dira.
•Elgoibarko kaleen mapa dauka
•2007ko farmazien guardia egutegia.
•2007ko tren eta autobusen ordutegia.
 
- Bilaketak bi eratara egin ahalko dira:
            *Lan-jardueren arabera.
            *Sailkapen alfabetikoaren arabera.


  Gida Komertziala datutan:
• 115 lan jarduera
• 856 enpresa, zerbitzu eta elkarte:

            *575 denda

            *235 enpresa

            *81 elkarte