Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikasleek azterketa garaia gainean dutela-eta, Kultur Etxeko sotoa ikasketa gela gisa egokitzea erabaki du Udaleko Kultura Sailak. Behar diren egokitzapen lanak egin ostean, batez ere, argiztapenarenak, herritar guztientzat irekita egongo da ikasketa gune berria. Zapatu honetan (maiatzak 12) hasita, asteburuero (zapatu eta domeka) irekiko da; goizeko 9:00etatik gaueko 21:00etara.
•
Maiatzaren 12tik uztailaren 15era arte egongo da zabalik sotoko ikasgela.
• Ordutegia: goizeko 9:00etatik gaueko 21:00etara (zapatu eta domekan)