Hiru hitzaldi antolatu dituzte 'Treba Gurasoak' egitasmoaren barruan

Barren.eus 2024ko urtarrilaren 30a

Elgoibarko Udalak hiru hitzaldi antolatu ditu Treba Gurasoak ekimenaren barruan, Foru Aldundiarekin elkarlanean. Hitzaldi horien helburua da familiei funtsezko tresnak eta ezagutzak eskaintzea, gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazio eraginkorrari lotutako gai garrantzitsuei heltzeko.

Lehenengo hitzaldia lagunen arteko harreman osasungarriei buruzkoa izango da, seme-alaben emozioari buruzkoa bigarrena eta hirugarrena buruko osasunari eta nerabezaroari buruzkoa.

  1.  'Harreman osasuntsuak lagun artean'. Otsailaren 7an izango da, 18:00etan, Aita Agirre kulturguneko areto nagusian. Nerea Mendizabal psikopedak emango du, eta euskaraz izango da. Gurasoek seme-alaben lagunartean duten zereginari buruz hausnartzea, gatazketan noiz eta nola esku hartu argitzea edo seme-alabekiko gatazketan laguntzeko baliabideak eskuratzea izango dira helburuak. Hitzaldi honetarako izena emateko epea zabalik dago.  www.labur.eus/07 atarian, karteleko QR-a irakurriz, 943 741 050 telefono zenbakian edota gazteria@elgoibar.eus helbidean eman daiteke izena.
  2.  'Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak'. Donna Apellaniz Nietok emango du saioa, gaztelaniaz. Otsailaren 28an izango da, 17:30ean, Kultur Etxeko hitzaldi-gelan.Hitzaldi honetan seme-alaben emozioak kudeatzeko eta zaintzeko kontuan izan beharrekoa landuko dute, eta familiaren osasun emozionala zaintzeko tresnak azalduko dituzte.
  3. 'Osasun mentala eta nerabeak': Apirilaren 16an izango da, 17:30ean, Aita Agirreko areto nagusian. Estibaliz Ansotegik emango du, euskaraz. Deserosotasun, antsietate eta jazarpen-egoerak detektatzeko ezagutzak ematea, eta balizko jazarpen-egoerei erantzuteko trebetasunak eta estrategiak lantzea izango da saioaren helburua.

2024 01 30 ELGOIBARharremanosasuntsuak kartela