Inprobisazioa eta esperimentazioa uztartuko ditu Sinuöseren inauterietako kontzertuak

Barren 2024ko otsailaren 7a

Sinuösekoek ez dute aurten ere hutsik egingo inauterietan. 1997. urtean eman zuten inauterietako estreinako kontzertua Malapen, eta geroztik, urtero-urtero eman dute kontzertua inauterietan, kontzerturako lekuak aldatuta. 

Aurtengoa 28. ekitaldia izango da eta Kultur Etxeko Sotoan emango dute kontzertua, 23:00etan. Patxi Zabaleta eta Iban Urizar arituko dira, baina kontzertuaz ez dute ezer aurreratu nahi izan, horixe duelako Sinuöseren inauterietako kontzertuak ezaugarri nagusia: sorpresa. Osagaien artean, hala ere, esperimentazioa izango du.