Zugarramurdira irteera antolatu du Elgoibarko Izarrak otsailaren 24rako

Barren 2024ko otsailaren 8a

Zugarramurdira egun-pasa antolatu du Elgoibarko Izarrak LH5eko eta LH6ko umeentzat, otsailaren 24rako, eta izena emateko epea zabalik dago. 

09:30ean irtengo dira Elgoibartik eta autobusez egingo dute bidaia. 18:00retarako bueltan izango dira Elgoibarren. Zugarramurdin, hainbat jolas egingo dituzte herria ezagutzeko eta hango herritarrekin ere izango dute hartu-emana. Era berean, Sorginen leizea kobazuloa bisitatzeko aukera ere izango dute.

Izena emateko hemen: elgoibarkoizarra.eus