Sanbartolomeetako egitaraua osatzeko bilera antolatu du Elgoibarko Udalak hilaren 22rako

Barren 2024ko otsailaren 20a

San Bartolome jaietako programaren zirriborroa eztabaidatu eta aberasteko bilera antolatu du Udalak hilaren 22rako.

Aita Agirreko areto nagusian egingo dute bilera, 18:00etan hasita. Herritarrek proposatutako jarduerak koordinatu eta bateratzeko bidea ere aztertuko dute bileran.

Bileran parte hartzeko asmoa dutenei eguena aurretik jakinarazteko eskatu diete, kultura@elgoibar.eus helbidera idatzita