Elgoibarren jokatuko dute domekan Aurresku Txapelketako jardunaldia

barren.eus@elgoibarkoizarra.eus 2024ko martxoaren 7a

Gazteen mailako gipuzkoar erako aurresku txapelketako jardunaldia jokatuko dute Elgoibarren domekan, martxoaren 10ean.

Ohi moduan, Herriko Antzokian jokatuko dute Elgoibarko Aurresku txapelketaren 23. edizioa izango dena, domekan, 11:00etatik aurrera. 
Legazpi, Zizurkil, Andoain, Amasa-Villabona, Tolosa, Errenteria, Asteasu, Astigarraga, Lizartza, Lezo, Leitza, Lasarte-Oria eta Aresoko dantzariak lehiatuko dira bertan, bi mailatan banatuta: D eta B sailak. Tartean, lau dantzari elgoibartar ere izango dira:  Duna Santos, Uxue Cabrera, Haizea Luluaga eta Unax Ansola.