Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Elgoibarrera etorriko dira apirilaren 12an

Barren 2024ko martxoaren 23a

Ez gara jaitsiko ikuskizunarekin etorriko dira Elgoibarrera Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak apirilaren 12an. 

Bi saio emango dituzte, 17:00etan bata, eta 19:00etan bestea, eta sarrerak salgai daude dagoeneko herrikoantzokia.eus webgunean. Lehiatilan ere erosi ahalko dira zapatuetan, 18:15etik 20:45era.