130 neska-mutilek parte hartu dute Igeriketa Egunean

Barren 2024ko apirilaren 25a

Elgoibarko Igeriketa Taldeak antolatuta Igeriketa Eguna egin zuten joan den zapatuan Olaizaga kiroldegian, eta 130 bat umek hartu zuten parte. 

Gaztetxoek proba desberdinetan hartu zuten parte, bakoitzaren mailaren arabera. Igeriketa Eskolan dabiltzan neska-mutilek erakustaldi bat ere eman zuten.