Kaleratu dituzten kanta berrienak aurkeztuko ditu Brilet taldeak barikuan emango duten kontzertuan

Barren 2024ko maiatzaren 30a

Brilet talde elgoibartarrak bi kantu berri argitaratu berri ditu, eta barikuan aurkeztuko dute hirugarrena, Malape tabernan emango duten kontzertuan.

Brilet taldekoen emanaldia 19:30ean hasiko da. 2022ko irailean sortutako taldea da Brilet. Asier Olabarrieta, Jesus Jimenez eta Nerea Gil elgoibatarrek osatutakoa. Pop-rocka eta musika elektronikoa egiten ditu taldeak. 

Ikus hemen 'Gaitu' egitasmorako ahots-grabaketa saioaren ostean Brillet taldekoek Kultur Kafean eman zuten kontzertua.