Palestinari elkartasuna adierazteko manifestazioa egingo dute barikuan

Barren 2024ko ekainaren 11

Herritar-talde batek deituta, palestinar herriari elkartasuna adierazteko manifestazioa egingo dute Elgoibarko kaleetan, barikuan.

 "Elgoibarko pertsona talde bat gara, komunitate musulmanekoak barne, eta Israel Gazan egiten ari den genozidioa salatzeaz gainera, palestinar herriari elkartasuna adierazi nahi diogu", esan dute manifestazioko deitzaileek. 
 Maalako parketik irtengo da manifestazioa 19:30ean