Debabarreneko orkestra sinfonikoaren kontzertua, domekan

Barren 2024ko ekainaren 12a

Debabarreneko orkestra sinfonikoak kontzertua emango du domekan, ekainaren 16an, Elgoibarko Herriko Antzokian.

Iñigo Cearsolo elgoibartarrak zuzenduko du emanaldia, eta ondorengo piezak joko dituzte:

  • En las estepas del Asia Central  (Alexander Borodín)
  • The Ludlows (James Jorner)
  • Concerto D’Amore (Hacob de Haan)
  • Michael Jackson Hit Mix (Mold. Johnnie Vinson)
  • Danzon nº2  (Arturo Marquez)

Kontzertua 12:30ean hasiko da.

Eskualdeko musikariz osatutako orkestra honek 2016an hasi zuen bere ibilbidea.