Eskualdeko udalerri guztietan handitu da langabezia abuztuan

Barren 2024ko irailaren 11

Abuztua amaieran aurreko hilean baino 140 langabe gehiago zeuden erregistratuta Debabarrena eskualdeko enplegu bulegoetan.

Debabarreneko herri guztietan egin du gora langabeziak abuztuan 140 langabe gehiagorekin, eta, tasa pasatu da %10,06koa izatetik %10,60koa izatera.

Elgoibarren ere gora %10eko langara gerturatu da tasa, 476tik 511 langabera egin baitu gora langabeen kopuruak, %8,92tik %9,58ra. Urtea hasi zenetik, uztailetik abuztura arteko datuetan egon da alderik handiena Elgoibaren, 35 langabe gehiago zenbatu eta gero.
Mendaron ere gora egin du langabeen kopuruak, 81etik 87. Langabezia tasa %8,81ean dago orain. Eskualdeko tasa %10,6an dago, eta Soraluzekoa ea Eibarkoa daude batez-bestekoaren gainetik, %11,67 eta %12,52arekin, hurrenez hurren. 

Abuztuko langabezia datuak, herriz-herri:

  • Eibar 1.570 langabe (%12,53)
  • Elgoibar 511 (%9,58)
  • Mendaro 87 (%8,81)
  • Deba 180 (%6,82)
  • Mutriku 190 (%7,24)
  • Soraluze 204 (%11,67)
  • Debabarrena 2.742 (%10,60)

Uztaileko datuak :

  • Eibar   1.524       %12,16
  • Elgoibar  476      %8,92
  • Mendaro  80       %8,10
  • Deba    166         %6,29
  • Mutriku   173       %6,59
  • Soraluze   183      %10,47
  • Debabarrena   2.602      %10,06

Duela urtebeteko datuekin alderatuz gero, 2023ko abuztu bukaeran 441 langabe zeuden Elgoibarren (%8,13) eta 68 Mendaron (%6,69).