Kaleak hartu dituzte Txankakuako dendariek

Barren 2024ko urriaren 4a

Stock Kale Azokako bigarren eguna da gaur, eta Txankakuako 24 establezimenduk kalera atera dituzte euren salgaiak. Bihar izango da azokako azken eguna.

Gaur arratsaldean 17:00etatik 20:00etara egongo da azoka. Zapatuan, berriz, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Stock kale azokan egindako erosketa bakoitzeko, bezeroak txartel bat jasoko du eta zozketan parte hartu ahal izango du. 400 euro banatuko dituzte saritan guztira (100 euroko lau erosketa-bono). Astelehenean emango dute zozketako emaitzaren berri.
 
Txankakuakoek azokan parte hartzera animatu dituzte herritarrak. "Eman buelta bat eta ea gustoko zerbait aurkitzen duzuen. Prezio ezin hobeak aurkituko dituzue eta esku-eskura, kalean. Ez galdu aukera".