Kalegoen plazan erabakiko da domekan nor den Euskal Herriko aizkolari onena

Barren 2024ko urriaren 17a

Domekan, Emakumezkoen Euskadiko Aizkora Txapelketako final nagusia jokatuko dute Kalegoen plazan, bigarren urtez jarraian. 

Proba berean gizonezkoen bigarren mailako kanporaketa ere antolatu du  Euskadiko Herri Kirol Federazioak. 13:00etan izango da Kalegoen plazan, eta euria egingo balu, Olaizaga kiroldegian jokatuko lukete.

Egungo txapeldunak, iaz leku berean jokatutako finala irabazi zuen Nerea Arruti urnietarrak, bost aizkolari izango ditu aurkari: Nerea Sorondo, Oihana Fernandez de Barrena, Laiene Pikabea, Lucia Orbe eta Irati Astondoa.

Asteburu berean jokatuko dituzte harri-jasotzaileen eta aizkolarien Euskal Herriko txapelketetako emakumezkoen finalak: Zapatuan izango da harri-jasotzaileena Mungian; eta, domekan aizkolariena Elgoibarren, Bi txapelketok Abadiñon aurkeztu zituzten, atzo (beheko irudian).

Harri-jasotzaileen eta aizkolarien Euskal Herriko txapelketen aurkezpen ekitaldia egin zuten atzo Abadiñon.