Abuztuko lehen egunetan herrian geratzen diren lagunen artean estimazio handia edukitzen dute Sallobente auzoko jaiek (ikus iazko jaietako irudiak), eta aurten ere izango dute festarako aukera. Auzotarren jai batzordekoek egun osoko egitaraua prestatu dute abuztuaren 1erako. Horrez gain, zaindariaren eguna ospatuko dute, abuztuaren 10ean. Hona egitaraua:.
ABUZTUAK 1, ZAPATUA
- 12:00 Kanpai-jotzea eta suziriak, jaien hasiera iragartzeko
-
13:00 Meza, hauzoko hiladakoen alde
Jarraian eta egunean zehar, trikitilariak
- 14:30 Bakailau jan auzotarra, bertako aitonamonentzat eta bazkarira gerturatzen direnentzat
-
16:30 Umeen jolasak
-
18:00 Txokolatada
- 20:00 Emakumeen bolo txapelketa.
-
23:00 Mugi Panderoa taldearekin sekulako erromeria
-
00:00 Bolo txapelketa
- Erromeria bukatu ostean DJa
* Autobus zerbitzua egongo da Txarridunako errotondatik, 12:30etik goizaldeko 5:00ak arte.
ABUZTUAK 10, ASTELEHENA San Lorentzo Eguna
- 10:00 Prozesioa eta meza nagusia
-
Jarraian, bertsolariak, salda eta txorizoa.