Txirrindulari eskolan izena emateko epea, zabalik

Barren 2025eko irailaren 23a

Elgoibarko Lagun Taldea Txirrindulari Eskolak jakinarazi duenez, zabalik dute denboraldi berrirako izena emateko epea. 

Urtarrilean hasiko duten denboraldi berriari begira, hasi dira txirrindulari gazteak erakartzen. Taldera batzeko interesa duten gaztetxoek elt_txe@hotmail.com helbidera idatzi dezakete mezua, edota honako telefono zenbakira deitu: 659 332 673.
Iaz 31 txirrindularik osatu zuten taldea: bederatzi juniorrek, zazpi kadetek, sei infantilek, lau alebinek eta bost benjaminek.

Denboraldi amaiera, Idotorben

Urtero legez, Julian San juanen oroimenezko txirrindulari lasterketarekin, Idotorberako igoerarekin, amaituko dute denboraldia Elgoibarko Lagun Taldeakoek, urriaren 12an.