Jo Ta Sua taldearen marrazki lehiaketak baditu irabazleak

Barren 2025eko abenduaren 12a

JoTaSua Realeko zaletuen taldeak marrazki lehiaketa antolatu du ikasleen artean, eta atzo banatu zituzten sariak. 

'JoTaSua eta Erreala' izan da aurtengo marrazki lehiaketaren gaia. 6tik 12 urtera arteko ikasleentzako lehiaketa antolatu dutem eta bi kategoriatan banatu dituzte parte-hartzaileak:  LH1etik LH3ra artekoak eta LH4tik LH6ra artekoak. 

Lehenengo atalean Liher Bengoetxea (LH2), Izaro Zubiaurre (LH3) eta Mara Larrañaga (LH3) izan dira irabazleak. Bigarren kategorian, berriz, hauek saritu dituzte: Julen Galarraga (LH6), Nahia Serrate (LH4) eta Unai Mancebo (LH4).

Atzo banatu zituzten sariak Kultur Etxean, eta marrazkiak ikusgai egongo dira gaur arratsaldean erakusketa gelan.