Presoen aldeko kalejira egingo dute barikuan

Ainhoa Andonegi Alonso 2025eko abenduaren 24a

LAB sindikatuaren irudia.

Abenduaren 26an egingo du Elgoibarko Sarek hileko azken barikuko elkarretaratzea, baina oraingoan kalejira egingo dute. 

'Ezin da gehiago luzatu' lemapean euskal preso, iheslari eta deportatu guztiak etxeratzea eskatuko du Elgoibarko Sarek barikuan. Kalegoen plazan elkartuko dira, eta kantu kalejira egingo dute, Maalaraino. 

Ekitaldiaren ordua aurreratu dute oraingoan, eta 18:00etan hasiko da ekitaldia. 

Era berean, urtarrilaren 10ean Bilbon egingo den presoen aleko manifestaziora joateko deia egin diete herritarrei: "Kaleak beteko ditugu aurten ere etxean nahi ditugula aldarrikatzeko", esan dute.