Santa Klara auzotik behera etorriko dira ekialdeko errege magoak Elgoibarrera, 18:00ak aldera. Meltxor, Gaspar eta Baltasar bakoitza bere segizioarekin iritsiko dira Kalegoen plazara, eta han izango dituzte zain herritarrak. Dantzariek ongi etorria egingo diete, eta errege bakoitzak banan-banan jaio berri den Jesus hautxoa gurtuko du: Urrea, intsentsua eta mirra eskainiko diote.
Herriko kaleak zeharkatuko dituzte ondoren, eta ilusioa eta goxokiak banatzen. Herriari itzulia eman ondoren, Kalegoen plazara helduko dira, eta udaletxeko arkupean jasoko dituzte herritarren gutunak.
Gauean zehar opariak banatzen arituko dira etxeetan, eta bihar, kristau ikasbidekoen mezan hartuko dute parte, 11:00etan.