Lau kidek osatzen dute Zornotzako Kittu taldea eta makina bat poteo, bazkaloste eta afaloste girotu dituzte han eta hemen. Elgoibarren egin zuten kalejiran ez ziren bakarrik aritu, makina bat herritar batu baizitzaien euskal kantak abestera eta dantzatzera. Hona San Frantzisko kalean behera zihoazela sortu zuten giroa.