40.000 errifa salgai jarri eta gero, Gabon Zahar Feria egunean egin zuten zozketa, eta gaur eman diete saria sarituei. Biek ekarri dituzte autoak, tokatu zaien guztia etxera eraman ahal izateko, era guztietako produktuz osatutako produktu sortak baitziren sariak: bizikleta bi, telebistak, urdaiazpikoak, aspiragailua, eta kalitatezko elikagai eta edariak, besteak beste. Karkizano denda egon zen dendako erakuslehioan egon dira ikusgai azken asteetan.
Jon Aranbarrik irabazi du lehen saria. C.D. Elgoibarren entrenatzaile ari da bere anaia, eta hark saldu zion zenbaki saritua zuen txartela. Sanlon eskubaloi jokalaria den arren, pozik jaso du herriko futbol taldeak emandako saria.
Bigarren saria Loli Gazteluk irabazi du, ilobak saldu zion txartel bati esker.
Loli Gaztelui, bigarren sariaren irabazlea, Txus Alzagarekin. BARRENA

