San Anton pilota Txapelketako lehen finalerdia jokatuko dute gaur

Asier Orbea Ostolaza 2026ko urtarrilaren 2a

Gaur, urtarrilak 2, hasiko da Lagunak Pilota Eskolak antolatzen duen San Anton Pilota txapelketa.

Afizionatu mailako pilotaririk puntakoenak lehiatuko dira Ikastolako frontoian. Urtarrilaren 2an eta 9an jokatuko dituzte finalerdiak eta finala urtarrilaren 16an, San Anton Egunaren bezperan, izango da.
2023an hasitako bidetik, gizonezkoen eta emakumezkoen txapelketak izango ditu aurten ere San Anton Pilota txapelketaren 33. ekitaldiak. Eta, iaz hasitako bidetik, 19:00etan hasiko dira hiru pilota jaialdiak. Aurtengo berrikuntzetako bat frontoiko taberna zabalik egongo dela da, bai finalerdietan eta baita finalean ere. Beste berrikuntza da Dislegi elkartea batu dela txapelketako babesle taldera.
Hona lehen finalerdietako morgehiagokak: 

  • Emakumezkoak: Zabaleta Vs Ibarrola
  • Promesa giz: Ramirez/Okiñena Vs Egurrola/Segura
  • Senior giz: Murua/Bernaola Vs Etxeberria/Sotil

Ikus iazko edizioko irabazleak

 

Amaia Aldai eta Goiuri Zabaleta Emakumeen lau t’erdiko txapelketako finalean, iaz. Zabaleta gailendu zen. Arg: Mikel Askasibar.