Kristau ikasbidekoen mezan izan dira errege magoak

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko urtarrilaren 6a

Gau guztia opariak banatzen aritu ostean, kristau ikasbidekoen mezan izan dira errege magoak gaur goizean. 

Meltxor, Gaspar eta Baltasar atzo iritsi ziren Elgoibarrera, eta gau osoan opariak banatzen aritu dira etxez-etxe. Gau lanpetua izan duten arren, ez dute hutsik egin kristau ikasbidekoen mezan, eta elizkizunaren ostean opariak banatu dizkiete umeei elizpean.