Udaletxeko balkoitik agurtu dituzte herritarrak, eta Jesus haurtxoari eskaintza egin ondoren, kalejira egin dute herriko kaleetan zehar. Amaieran, Kalegoen plazara itzuli dira berriro, eta udaletxeko arkupeetan eseri dira, umeen gutunak jasotzeko. Hotz zegoen arren, ilara luzea sortu da erregeei gutuna emateko, eta banan-banan irakurri dituzte guztiak.