“Elgoibar Ikastola, 1962tik gelak bizipenez betetzen” izenburua duen dokumentala Elgoibar Ikastolak sustatu du jainbat eragilekin elkarlanean, besteak beste, Badihardugu, Elgoibarko Izarra, Ikastolen Elkartea eta Elgoibarko Udala.
Lan honek, argazki ugarirekin batera, Elgoibarko Ikastolaren ibilbidean parte hartu duten hainbat lagunen testigantzak jasotzen ditu, hala nola, andereño, maisu, zuzendari eta eragileen ahotsak.
Ikastolatik azpimarratu dutenez, Elgoibar Ikastolaren ibilbidea, memoria kolektiboa eta komunitatearen indarra jasotzen ditu dokumentalak: "Ikastola herritik sortutako proiektua den heinean, bere historia eta etorkizuneko begirada komunitatearekin partekatzeko saiakera da, herrira begira eta herriarekin batera egina. Dokumental hau Ikastolaren memoria kolektiboaren eta etorkizunaren arteko zubi bat da".
Zehaztu dutenez, Elgoibar Ikastolak herriko “euskararen historia sozialean” izan duen bilakaera ezagutzera emateko asmoarekin sortu zuten, eta aurkezpen ofiziala egin ostean - joan den abenduaren 10ean estreinatu zuten-; eta sarean zabaldu dute orain, hainbat tokitan:
