Krosean eta pista estalian lehiatuz agurtu zuten urtea Mintxetako atletek

Asier Orbea Ostolaza 2026ko urtarrilaren 7a

Mintxeta Atletismo Taldeko antxitxikariek atseden gutxi eduki dute Eguberrietan.

Amurrioko Nazioarteko krosean lehiatu zien taldekide batzuk, abenduaren 28an. Proba horren zazpigarren edizioa izan da aurtengoa, eta bigarrena nazioarteko kategorian, World Athletics Silver-Zilarra kategorian, hain justu ere.

Maila handiko atletak batu ziren Amurrion, hala nola Kiptoo anaiak (Brian eta Kelvin), Yahya Aouina -aurtengo Espainiako Kross txapelduna-, Ruben Leonardo gaztea edota Javier Guerra. Gizonezkoetan Younes Kniya izan zen azkarrena, bigarren urtez jarrian. Joseba Diaz eta Urko Herran izan ziren sailkaneko lehen atleta euskaldunak, elkarrekin norgehiagoka estua izan eta gero. Kategoria horrretan lehiatu ziren hiru saltakariek emaitza onak eskuratu zituzten, eta podiumera ere igo zen hiruetako bat, Jon Dominguez Cid, hirugarren postua eskuratu baitzuen 23 urtez azpikoen kategorian, Ruben Leonardoren eta Andres Esteparen atzetik sailkatuta. Hona Mintxetakoen postuak eta denborak.

  • 16. postua Mikel Aguirrebeña Iturbe (32 minutu eta 51 segundo)
  • 22. potua  Iker Arrillaga Osuna (0:34:40)
  • 24. postua Jon Dominguez Cid (0:35:12)

Ane Agirregomezkortak hirugarren postua, 60 metrotan

Pista estaliko 2025eko azken proba jokatu zuten Donostiako Belodromoan, abenduaren 27an. Mintxeta taldeko hiru tlta ederatu lehiatu ziren Gipuzoako Atletismo Federazioak antolatutako jardunaldietan, hirurak esprintean, 60 metroko lasterketan. CD Eibar Atletismo taldeko Elene Arrazola eibartarra gailendu zen finalean, 7.64 segundoko markarekin. Bigarren postuan Burlatako Hiru-Herri Atletiko Taldeko Nuara Solchaga (7.65) sailkatu zen, eta Mintxeta Atletismo Taldeko Ane Aguirregomezkortaretzat izan zen hirugarren postua (7.76). Mintxetako beste bi ordezkariak Yuma Otalvaro (8.37) eta Dambo Diaby (8.97) izan ziren. 

Atetismo federazioak Pista estaliko Partaidetza Libreko Probak edo "Short Track" proba ezberdinak antolatzen ditu abendutik martxora bitartean, Donostiako Belodromoan, eta horietako bat izan zen hau.