Hamabi lehiakide izango ditu estreinakoz taldeka jokatuko duten LaRoita erronkak

Asier Orbea Ostolaza 2026ko urtarrilaren 9a

LaRoitakoek Gabon Zahar Feria Egunean argitu zuten zein izango diren erronkaren seigarren ekitaldiko lehiakideak.

Aurrez iragarri zuten moduan, talde mistoetan jokatuko dute aurtengo erronka, hau da, taldekide bakoitzak kirol bat egingo du: igerian lehenak, bizikletan bigarrenak eta Karakatera hirugarrenak. Hamabi lagun agertu dira erronkari izateko prest, eta horiekin lau talde osatu dituzte. Hona lehiakideak erronka iragartzeko kartelean: 

Zozketako irabazleak

Gabon Zahar Feria egunean ipini zuten postuan zozketa bat ere egin zuten LaRoitakoek, bi sarirekin. Batetik produktuz osatutako otarra 282 zenbakiarentzat izan zen eta bigarrena, Txankakuako establezimenduetan gastatzeko 100 euroko erosketa bonua, 949 zenbakidun txartelaren jabearentzat izan zen. Dagoeneko agertu dira sarituak (beheko irudian) eta entregatu dizkiete sariak.