Mikel Agirrebeña izan zen Mintxeta Atletismo Taldeak txapelketan izan zuen ordezkari bakarra. Lasterketa mistoan hartu zuen parte, 2 kilometroko ibilbidean, eta bera izan zen azkarrena 5 minutu eta 23 segundoko denborarekin. Probako lehen lau sailkatuek Euskadiko selekzioa ordezkatuko dute Federazio Autonomikoen Espainiako Kros Txapelketan, urtarrilaren 25ean, Almodovar del Rion (Cordoba, Andazulia). Agirrebeñak Ibon Briñas, Laura Garcia eta Eider Muñoz izango ditu taldekide Euskal selekzioaren talde mistoan. Iaz ere lehiatu zen modalitate honetako Espainiako txapelketan, eta 13. postuan sailkatu zen Euskadirekin.