Andde Elizburu (Elgoibar, 2010) aurrez ere lehiatu zen Italian, iraupen eskiko Euskal selekzioarekin. Negu honetan berriro itzuliko da Italiako Alpeetara, baina oraingoan Espainiako selekzioarekin. Paso Di Lavazen jokatuko dute Skiri Trophy lasterketaren 42. ekitaldia, urtarrilaren 17an eta 18an. Gazteen mailan lehiatzeko 2010-2011 urteetan jaiotako lau gazte deitu ditu Espainiako taldeak, honakoak: Fiona de Castellanau katalana; Libe Curras, Uzturre klubeko tolosarra; Asier Galetx, Erronkari taldeko iruindarra eta Andde Elizburu Azpiazu, Elgoibarko Ipar Irrintzi Ski Taldeko kidea.
Elizburu 3 urte zituenetik dabil eski gainean, honako elkarrizketan azaldu zuen moduan.