Santa Eskean irteteko bi ekitaldi antolatu ditu Elgoibarko Izarrak

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko urtarrilaren 14a

Elgoibarko Izarrak bi deialdi egin ditu santa eskean irteteko: Atxutxiamaikak, batetik, familian egingo du santa eskea otsailaren 1ean, eta elkartekoak, berriz, baserriz baserri irtengo dira otsailaren 4an.  

1994an berreskuratu zuen Elgoibarko Izarrak baserriz baserri santa eskean irteteko ohitura zaharra, eta aurten ere ez dute hutsik egingo. Tradizioak dioen moduan, Santa Ageda bezpera egunerako antolatu dute ekimena, otsailaren 4rako. Bazkalostean batuko dira Kalegoen plazan, 14:30ean, eta bi taldetan banatuta kopatuko dituzte baserri-auzoak, gaueko 21:30 aldera arte. 

Koruetan parte hartzeko izena eman behar da, eta urtarrilaren 30 izango da horretarako azken eguna. Hiru modu daude izena emateko:

Atxutxiamaikarekin, familian

Azken urteotako ohiturari jarraituz, Atxutxiamaika aisialdi taldeak familia transmisioa lantzeko ekintza antolatu du, Santa Ageda egunaren bueltan. Familia giroan irtengo dira kopla-kantuan Azkue auzoko baserrietan zehar otsailaren 1ean, usadio zaharra etxeko txikienei erakusteko asmoz. Eneko Beretxinaga eta Amaia Iturriotz arituko dira bertsotan, trikitilari eta pandero jotzaileekin batera. 

10:00etan bilduko dira Azkueko ermitan, eta baserrietako lanak amaitu ondoren, Lizagasarren egingo dute mokadua. 

Ekimena irekia da, eta nahi duen orok har dezake parte. HH2tik LH3ra arteko umeak ezingo dira bakarrik joan, eta helduren baten arduran hartu beharko dute parte. LH4tik gorakoak bakarrik joan daitezke.

Interesatuek urtarrilaren 29rako eman behar dute izena, 943 741746 telefonora deituta edo atxutxiamaika.eus webgunean.