2026/01/21 18:00

Euskararen kale-neurketaren aurkezpena

Euskararen kale-neurketaren aurkezpena
Aita Agirre - areto nagusia, Elgoibar

Datorren asteazkenean, urtarrilak 21, Udalak jendaurrean aurkeztuko ditu euskararen kale erabilera neurtzeko Elgoibarren egin den azken azterketaren emaitzak. Azterketa hau 2025eko udazkenean egin du Soziolinguistika Klusterrak, eta, bertan, herriko kale eta gune ezberdinetan erabiltzen den euskarari buruzko datuak jaso dira.

Datuen aurkezpena arratsaldeko 18:00etan izango da Aita Agirre kulturguneko areto nagusian, eta bertan izango da neurketaren arduraduna, Olatz Altuna, Soziolinguistika Klusterreko teknikaria. Berak azalduko ditu neurketaren bidez jasotako datuak eta horretarako erabilitako metodologia.

Aurkezpena euskaraz izango da eta irekia izango da, herritar orok izango du bertaratzeko aukera.