Jose Luis Diez "Txelu"k urteko lehen astean egunero Karakatera igotzeko erronka jarri zion bere buruari, entrenamendu modura, eta astea egin zuenean hilabete osora luzatzea erabaki zuen. Hilabetea osatutakoan, baina, pena eman zion erronka bertan behera lagatzeak eta otsail bukaerara arte jarraitu zuen eguneroko ohitura bihurtu zuenarekin; eta, martxo bukaerara ere ailegatu zen gero.
Orain, baina, mendi lasterketen denboraldi betean sartuta dagoela, erronkari amaiera ematea erabaki du. Eta, zenbaki borobil batekin itxi nahi izan du erronka. Ehungarren joan-etorria CATT Morkaiko taldeko kidekin batera egin zuen apirilaren 10ean, eta biharamuneaan 101. igoera osatu zuen, herriko mendizaleekin batera.
Irudiak: BARREN eta Denis Saiz.
Erronka zenbakietan
- 890 kilometro
- 71.000 metro desnibel positiboa
- 71.000 metro desnibel negatiboa
- 148 ordu
- Batez-beste ordu bat eta 28 minutu igoera/jaitsiera bakoitzeko