Bosgarren garaipena Mayi Mujikarentzat Kalamua Barinaga jaitsieran

Asier Orbea Ostolaza 2026ko urtarrilaren 19a

Kalamua Barinaga jaitsierako podiumak. Arg: Hitza.

Kalamua-Barinaga jaitsieraren seigarren edizioa jokatu zuten zapatuan; eta, parte hartu izan duen guztietan moduan, Mayi Mujika izan zen azkarrena emakumezkoetan.

Parte hartu duen bost aldietan lortu du garaipena Mujikak, iaz azkena. Aurtengoan 14 minutu eta 8 segundoan jaitsi zen Kalamuako tontorretik Barinaga auzoko pilotalekura arte, Markina-Xemeingo Barinaga auzoko San Anton jaien barruan antolatzen baitute mendi lasterketa berezia, goitik behera egiten den lasterketa bakarrenetarikoa. Jone Albisua zarauztarra sailkatu zen bigarren postuan (00:15,58) eta Ane Uriondo gizaburuagarrarentzat izan zen hirugarren postua (00:16,38). 

Gizonezkoetan, Pello Gerrikaetxebarria izan zen azkarrena. Zornotzako lasterkariak 11 minutu eta 2 segundoan osatu zuen jaitsiera. Iskander Agirrebeitia zaldibartarrarentzat izan zen bigarren postua (00:11:59) eta Josu Bereziartua etxebarritarrak eskuratu zuen hirugarren postua (00:12:03). CATT Morkaikoko kide Juanan Martin elgoibartarra zazpigarren postuan sailkatu zen (beheko irudian).

Jatorri askotariko 32 mendi lasterkarik hartu zuten parte proban. Erorikoak ere ugari izan ziren Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzakoek igo ditzuten irudietan ikus daitekeen moduan. 

Juanan Martin jaitsierako azken zatian. Arg: Hitza.