Antolatzaileek aurreratu dutenez, seme alabei mugikorra ematea atzeratu nahi duten gurasoen sarea handitzeko helburuarekin antolatu dute solasaldia. "Adin-tarte berdintsuko seme-alabak ditugun familiak elkartu eta gure artean zalantzak argitzea, iritziak partekatzea, eztabaida sortzea eta orokorrean, modu informal batean, beste familia batzuekin esperientzia trukatzea dira gure nahiak", adierazi dute. Bereziki LH5-6 eta DBH-1eko gurasoentzat zuzendutako saioa dela zehaztu dute. Hezkuntza eta osasun digitalaren aditua den Telmo Lazkano zumaiarrak gidatuko du Elgoibarko Udalaren babesaz antolatu duten saioa. (Hona Lazkanok BARRENi orain bi urte eskaini zion elkarrizketa)
Aita Agirre kulturgunean izango da, barikuan, 18:00etan. Zenbat lagun interesatuta dauden jakiteko aurrez izena emateko eskatu dute. Izen ematea e-posta bidez (amataumobila@gmail.com) edo whattsap taldetan dagoen galdetegia betez egin daiteke.
