Asteazken honetan, urtarrilaren 21ean, egingo dute emaitzak aurkezteko ekitaldia, 18:00etan izango da Aita Agirre kulturguneko areto nagusian.
Aurkezpena euskaraz egingo dute, eta irekia izango da, herritar orok izango du bertaratzeko aukera. Orain aurkeztuko duten azken azterketa hori 2025eko udazkenean egin zuen Soziolinguistika Klusterrak, eta, bertan, herriko kale eta gune ezberdinetan erabiltzen den euskarari buruzko datuak jaso dituzte.
Soziolinguistika Klusterreko teknikaria den Olatz Altuna izan da neurketaren arduraduna, eta Altunak berak azalduko ditu neurketaren bidez jasotako datuak eta horretarako erabilitako metodologia.
Lotura duten albisteak