Elgoibarko Udalak Elhuyarrekin batera kudeatzen duen Bizilabe ikastaroko gazteek Lizagasar sagartokiaren funtzionamendua ezagutzeko irteera egin zuten abenduan. Lizagasarren sagarrarekin esperimentatzen dute, eta Asier Lizarralderen eskutik jaso zituzten azalpen guztiak. Sagartokiko instalazioak ere bisitatu zituzten, eta han ekoizten dituzten produktuekin egin zuten merienda.
Programaren arduradunek adierazi dute, oso garrantzitsua dela enpresetara bisitak egitea. Izan ere, ikerketek erakusten dute gazteek aisialdian izandako bizipen zientifikoek eta teknologikoek eragina dutela etorkizuneko ikasketak aukeratzeko orduan. Gainera, horrelako bisitei esker, Stem teknologia eguneroko bizitzan nola aplikatu daiteen ikusten dute gazteek.
