Egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko epea zabaldu dute mendekotasuna duten adinekoentzat

Asier Orbea Ostolaza 2026ko urtarrilaren 23a

Etxeetan bizi diren adineko mendeko pertsonei edota desgaitasunen bat dutenei zuzenduta dago Elgoibarko Udalak eskaintzen duen programa hau.

Pertsona horiek behar dituzten zainketak bermatzeaz gain, haien senideek eta zaintzaileek atseden hartu ahal izateko aukera eskaintzea da egitasmo honen helburua. Halaber, zainketen jarraitasuna zalantzan jar dezakeen edo zaintzak birplanteatzea beharrezko egin dezakeen beste edozein egoerari aurre egiteko baliabide bat ere badela zehaztu dute. Horrela, mendekotasuna duten adinekoek edo desgaitasun egoeran daudenek epe labur batez egoitzetan egonaldi bat egiten dute, ondoren etxera itzultzeko.

Eskaera-prozesurako tramitazioa Udal Gizarte Zerbitzuetan egiten dute (Santa Ana 2), eta interesdunek gizarte-langilearekin batzeko aurretiazko hitzordua hartzea gomendatu dute.

Bete behar diren baldintzak honako hauek dira:

  • Mendekotasun-egoera (I. gradua MBBn edo goragokoa).
  • Aldi bateko egonaldi baterako plaza eskuratzeko aldeko txostena izatea 

Datak eta eskaera egiteko epemugak
Aste Santua (Martxoaren 30etik apirilaren 13ra arte) Eskaera egiteko epea: otsailak 20.
Uda (Ekainaren 15etik irailaren 15era)
Ekaina: Eskaera egiteko epea maiatzaren 5ean bukatuko da
Uztaila: Eskaera egiteko epea maiatzaren 12an bukatuko da
Abuztua: Eskaera egiteko epea ekainaren 5ean bukatuko da
Iraila: Eskaera egiteko epea uztailaren 10ean bukatuko da
Abendua eta Gabonak (Azaroaren 30etik 2027ko urtarrilaren 11ra arte) Zehaztu beharreko epealdiak, baina eskaera egiteko epea urriaren 23an amaituko da.