Jose Gurrutxaga kroserako izen-ematea otsailaren 6an itxiko dute

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko urtarrilaren 26a

Elgoibar Ikastolak antolatzen duen Jose Gurrutxaga krosa apirilaren 19an izango da aurten, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. 

Hasita dago Elgoibar Ikastola Jose Gurrutxaga antolatzeko lanetan, eta jakinarazi dute parte hartu nahi dutenek otsailaren 6rako eman beharko dutela izena. 

Eskola-umeek ikastetxeetan emango dute izena, baina 16 urtetik gorako herritarrek hemen klik eginda eman beharko dute. 

Krosa apirilaren 19an izango da, eta mailaka banatuta jokatuko dituzte lasterketak. Kalegoen plazan hasiko dira lasterketa guztiak, baina maila bakoitzerako ibilbide propioa prestatu dute. 

Azken lasterketa 16 urtetik gorakoena izango da, eta horrek 3.613 metroko distantzia izango du.