2026/02/07 09:00 - 13:00
Otsailaren 7an irtengo dira kantura eta eskera. 09:00etan abiatuko dira, Bolatokitik, eta kalez kale ibiliko dira kantu-errondan. Aurrez, baina, bi entsegu-egun lotu dituzte, otsailaren 3rako eta 5erako. Kultur Etxeko hitzaldi gelan egingo dituzte entseguak, 20:00etan hasita. Elgoibarko Herri Eskolako LH5eko ikasleak Etxegiñaren taldera batuko dira.