2026/02/04 14:30 - 21:30
1994az gero irteten dira santa eskean,Santa Ageda bezperan. Bazkalostean elkartuko dira, Kalegoen plazan, 14:30ean, eta bi taldetan banatuta koplatuko dituzte gero Elgoibarko baserri-auzoak, 21:30 aldera arte. Koruetan parte hartzeko, izena eman behar da, eta urtarrilaren 30a da horretarako azken eguna. Hiru modu daude izena emateko: telefonoz bulegora deituta –943 74 16 26–, posta elektronikoz –elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus– eta aurrez aurre –Aita Agirre kulturgunea 3–.