Kalitatezko osasungintza publikoaren aldeko elkarretaratzea egin dute

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko urtarrilaren 28a

24/7 plataformak deituta, elkarretaratzea egin dute eguerdian hainbat herritarrek anbulatorio aurrean. 

24/7 plataformako kideak pandemiaz geroztik ari dira kalitatezko osasungintza publikoaren aldeko borrokan. Pandemia garaian murriztu zuten Elgoibarko anbulatorioaren ordutegia, eta harrez gero, bere horretan jarraitzen du. 24/7 plataformako kideek eskatzen dute asteko zazpi egunetan eta 24 orduz egotea zabalik anbulatorioko larrialdi zerbitzua. 

Oraingo honetan, baina, beste aldarrikapen bat ere egin dute, eta anbulantzia medikalizatuen zerbitzuaren publifikazioaren gatazka ere salatu dute: "Onartezina da Elgoibarko eta Tolosako Gipuzkoako anbulantzietako 45 langile erabateko ziurgabetasunean egotea, Osakidetzarekin bilerarik edo negoziaziorik egin gabe, eta kontratua guardia betean amaitzea, lanean jarraitzen
duten edo zein baldintzatan jarraitzen duten jakin gabe", adierazi zute plataformatik. Haien iritziz, egoera horrek "beste behin ere" erakusten du Osakidetzak ez duela errespeturik langile eta
pazienteekiko. 

Plataformako arduradunek jakinarazi dute hileroko protestekin jarraituko dutela.