Txankakua eta Urazandi arteko espaloia itxiko dute hiru astez

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko urtarrilaren 28a

Errezabal egoitzaren obren ondorioz bihartik aurrera itxita egongo da 634 errepideko errei bat, Urazandi eta Txankakua bitartean. 

Errezabal egoitzaren obrari dagozkion lan berezi batzuk egingo dituzte datozen egunetan, eta herritarren segurtasuna bermatzeko, inguru horretako errepide zatia itxi egingo dute bihartik aurrera. Udaletik azaldu dutenez, hormigoizko babesak jarriko dituzte espaloi inguruan, egingo dituzten lur mugimenduen eraginez harriak errepidera erori ez daitezen. 

Batetik, errepideko errei bat itxiko dute, eta semaforo bidez kontrolatuko dute trafikoa. Oinezkoentzako espaloia ere itxita egongo da. Udaletik jakinarazi dutenez, hiru bat aste iraungo dute lanok.