Atxutxiamaikaren santa eskea bertan behera geratu da

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko urtarrilaren 30a

Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika aisialdi taldeak bertan behera laga du domekan egitekoa zuten santa eskea, jende gutxik eman duelako izena. 

Atxutxiamaika aisialdi taldeak baserriz baserri santa eskean jarduteko ekintza zeukan antolatuta domekarako. Familia transmisioa lantzea du helburu ekintza honek, etxeko txikienei euskal kulturako tradizioa den santa eskea zer den erakustea, alegia. Azken urteetan egin duten moduan, aurten ere Azkue auzoko baserriak koplatzea zen asmoa, eta ekintza Lizagasarren amaituko zuten, mokadutxo batekin. 

Familia gutxik eman dute izena, eta antolatzaileek ekintza bertan behera lagatzea erabaki dute.